NOLA LORTU BONU BAT?
KAPITULUA
18 urtetik gorakoa bazara, zoaz zure NAN/AIZarekin eta eskatu pasaportea kanpainari atxikitako saltoki batean.
Aktibatu zure pasaportea eta pilatu pegatinak
Atxikitako dendak pasaportea aktibatuko dizu gutxienez 5 €-ko zure lehen erosketarekin. Hortik aurrera, egindako gastuaren araberako pegatinak lortzen dituzu (ikusi puntuazioa).
Gozatu 30 € arteko deskontuaz
10 euroko bonurako, gutxienez 3 saltokiko 10 pegatina izan beharko ditugu. 10 euroko bonua trukatu ondoren, 20 eurokoa lortu ahal izango dugu, gutxienez 5 saltokiko beste 15 pegatina izanda.
Trukatu zure bonuak abenduaren 22rarte
Gastro bonuen kanpaina 2023ko Urriaren 16an jarriko da indarrean, 2023ko Azaroaren 30era arte.
Diruz lagunduko da hiriko merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa egitea, baldin eta establezimenduok kanpainari atxikita badaude. Horretarako, ostatuetan, deskontu bonu mota bakarra egongo da eskura.
Dirulaguntza-programa berariazko plataforma teknologikoaren bidez kudeatuko da, eta teknikoki egokienak diren aplikazio informatikoak baliatuko dira bonuen funtzionamendua abian jarri eta eraginkortasunez gauzatzeko.
NEGOZIOEN ZERRENDA
"Sopela 2024 Gastrobonuak" kanpainari atxikitako entitatetzat jo ahal izateko, saltokiek Sopelan kokatuta egon behar dute, eta alta emanda Sopelako Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren erroldan, betiere gaikuntza titulua indarrean badute.
*Gorriz agertzen diren establezimenduek jada kanpaina honetarako bonuen gehieneko kopurua agortuta dute. Bitartean, bakoitzaren egoera ikusi daiteke, eta zenbat bono gelditzen zaizkien trukatzeko 0ra iritsi arte ikus daiteke.