EUS CAS

Establezimenduei alta emateko baldintzak

1. XEDEA ETA HELBURUA

Ekintza honen xedea da kanpaina bat sustatzea Sopelako establezimenduetan tokiko merkataritzari laguntzeko eta kontsumoa bultzatzeko, non atxikitako establezimenduek “Bono Denda Sopela 2023” kanpainaren deialdiaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintzak bete behar baitituzte.

2. ONURADUNAK

Kanpaina honen onuradunak dira 18 urtetik gorako pertsona fisikoak —NAN edo AIZ dutenak—, baldin eta kanpaina honi atxikitako establezimenduetan erosketak egiten badituzte.

Bono hau erostean, onuradunak isilbidezko aitorpena egiten du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 16. artikuluko baldintzak betetzen dituela adierazteko.

3. ATXIKITAKO ERAKUNDEAK

1.Kanpainari atxikitako entitatetzat jo ahal izateko, merkataritza eta enpresa establezimenduek —edozein motatakoak izanda ere— Sopelan kokatuta egon behar dute, eta alta emanda Sopelako Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren erroldan, betiere gaikuntza titulua (aurretiazko komunikazioa edo jarduera-lizentzia) indarrean badute. Sopelako Udalak ofizioz egiaztatuko du eskakizun hori betetzen dela.

2. Dena den, entitate atxikitzat har daitezke merkataritza- eta enpresa-establezimenduak ere nahiz eta, zenbait lege-arrazoi direla bide, Sopelako EJZaren erroldan alta emanda ez egon, baina Sopelako Udalak emandako jarduera-lizentzia badute.

4. DIRUZ LAGUN DAITEKEEN JARDUERA

1.Hiriko merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetan kontsumitzea diruz lagunduko da, baldin eta kanpainari atxikita badaude, eta, xede horrekin, deskontu bonu mota bakarra egongo da eskura:

2.“Kontsumorako bonuen kanpaina” deskontu bonua izango da, kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Bonuaren bidez, 5 euroko deskontua lortuko da 10 euroko erosketa bakoitzeko.

3.Hiriko merkataritza jarduerari lotutako establezimendu atxikiek eurek trukatuko dituzte bonuak, eta, horrela, deskontua lortuko da.

Deskontu bonuak trukatzeko epean, establezimenduek era aktiboan eskainiko dituzte bonuak, eta erostean trukatuko dituzte.

Establezimenduek eurek aplikatuko dituzte deskontu bonuak, eta, horretarako, onuradunek, aurretik, NAN edo AIZ erakutsi beharko dute ondasunak erosi edo zerbitzuak eskuratzen dituztenean.

Bonuak bakarrik atxikitako establezimenduetan eta kanpainaren indarraldian trukatu ahal izango dira, eta trukatzen ez badira, ezingo da zenbatekoa berreskuratu.

Establezimenduek ezingo dute bonuaren erabilera salgai eta/edo produktu zehatzetara mugatu.

4.Pertsona bakoitzak, gehienez, sei deskontu bonu erabili ahal izango ditu; hau da, guztira, hogeita hamar euroko deskontua. Onuradun bakoitzak hainbat establezimendutan edo bakarrean erabili ahalko ditu deskontu bonuak. Era berean, onuradunak erosketa bakarrean ala hainbatetan erabili ahal izango ditu deskontu bonuak.

5.Horretarako, entitate laguntzaileak behar diren mekanismoak prestatuko ditu aurreko atalean jasotakoa bermatu eta egiaztatzeko. Eta, halaber, behar diren tresnak garatuko ditu erosketa tiketean identifikatutako pertsona bakoitzak gehienez 6 deskontu bonu baliatu dituela kontrolatzeko.

5. ATXIKITZEKO ETA BONUAK BANATZEKO PROZEDURA

1. Bonu horien erabilera orekatzeko, Kontsumorako 8.000 bonuen bidezko banaketa ezarriko da kanpainari behin betiko atxiki zaizkion merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduen artean.

2. Balorazio hori egiten den arloaren txostena egin ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bidez, ebazpena emango da, onartutako eta atxikitze-prozesutik kanpo utzitako establezimenduen behin betiko zerrendarekin. Bertan, establezimendu bakoitzari dagokion bonu kopurua adieraziko da, eta Sopelako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian argitaratuko da.

6. ATXIKIPEN-ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA ERA

1. Atxikipen-eskaerak horretarako prestatutako plataforman aurkeztu beharko dira, hamar egun baioduneko epean, deialdiaren laburpena «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2. Deialdi honetan arautzen diren laguntzak jasotzeko eskabideak I. eranskin gisa eransten den eskabide-ereduan aurkeztu beharko dira, baita honen bederatzigarren oinarrian eskatzen diren gainerako agirietan ere. Udalak modu telematikoan eman ahal izango die eredu hori hala eskatzen duten pertsona guztiei.

Eskaera horiek horretarako gaituta dagoen plataforman aurkeztu beharko dira.

Eskabidean berariaz adieraziko da jakinarazpenetarako adierazten den helbidea. Eskatzailearen egitekoa izango da Sopelako Udalari berariaz jakinaraztea gertatu den datu-aldaketa oro, bereziki eskatzailearen helbideari eta bankuko datuei dagokienez.

3. Pertsona edo entitate eskatzaileek plataforman eskatzen zaizkien dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzte.

7. KANPAINARI ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN BETEBEHARRAK

Kontsumorako bonuen kanpainari atxikitako establezimenduek, atxikipen-eskaera sinatzen dutenean, ondorengo betebehar eta debeku hauek hartuko dituzte:

a) Erabat debekatuta dago bonuen erabiltzaileak diskriminatzea edo tratu desberdina ematea.

b) Inola ere ez zaie eskudirutan ezer itzuliko erosleei. Itzuliz gero, erosketa eta NAN horri lotutako bonuak askatuko dira.

c) Establezimenduek nahitaez tiketaren edo fakturaren kopia gordeko dute, NANaren zenbakiarekin eta erosketan trukatutako bonuaren identifikazio-zenbakiarekin edo zenbakiekin batera, jasotako funtsak erabili direla justifikatzeko. Agiriak, bidezkoa bada, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Arloak eskatu arte gordeko dira.

d) Plataformara sartzeko pasahitzak arduraz zaindu beharko dira, inork oker ez erabiltzeko; beraz, ez zaizkio beste inori utziko.

e) Kanpainaren amaieran, inkesta bat bete beharko da kanpainaren azken balorazioa egiteko, betiere establezimenduaren ikuspegitik.

f) Eskaerako datuak egiazkoak izango dira, eta izapidetzen ari diren bitartean edozein unetan egiaztatu ahalko dira. Erantzukizunpeko adierazpeneko edozein datu faltsutuz gero, administrazio- eta zigor-arloko zehapen-araubidea aplikatuko da, kasuak kasu.

g) Establezimendu atxikiek ezinbestez eskatzen zaien informazio guztia eskuratu beharko diote Sopelako Udaleko Ekonomia Arloari, hark laguntzen jomugari buruzko fiskalizazio-funtzioetan diharduenean.

h) Atxikitako establezimenduei kanpainaren sustapen-materiala eta beharrezkoa duten dokumentazioa helaraziko zaizkie, eta, kanpainak dirauen bitartean, toki nabarmen eta ikusgarrian ipiniko da material hori. Kanpaina sustatzeko materialak, gutxienez, honako dokumentazio hau izango du:

  • Atxikitako establezimendu bakoitzeko kartel bat, Kontsumorako bonuen kanpainan parte hartzen duela ziurtatzen duena.
  • Datu pertsonalak babestu eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari buruzko informazioa.
  • Kanpainak behar bezala funtzionatze aldera, kanpainako arduradunek establezimenduentzat beharrezkotzat jotzen duten beste edozein dokumentazio.

8. KONTSUMORAKO BONUAK TRUKATZEKO FUNTZIONAMENDU- ETA KUDEAKETA-SISTEMA

1. Dirulaguntza-kanpaina berariazko plataforma teknologikoaren bidez kudeatuko da, eta teknikoki egokienak diren aplikazio informatikoak baliatuko dira bonuen funtzionamendua abian jarri eta eraginkortasunez gauzatzeko.

2. Plataforma horren bitartez, dirulaguntza-kanpainari atxikitzeko izapideak egingo dira, eta, bertan formalizatuko dira —deialdi honetan zehaztutako baldintzetan— bonuak egin, lortu, aplikatu, trukatu eta konpentsatzeko eragiketa guztiak.

3. Establezimenduak, salmentaren unean edo zerbitzua ematen denean, plataforman formalizatuko du erabilitako bonu bakoitza, eta erosketa-tiketaren frogagiria erantsiko dio. Hartan eroslearen NANa adieraziko da.

4. Kasuan kasuko establezimenduak astean behin jasoko du, banku transferentzia bidez, trukatutako bonuei dagokien zenbatekoa.

9. KANPAINAREN INDARRALDIA

1. Kontsumorako bonuen kanpaina 2023ko irailaren 11an jarriko da indarrean, 2023ko maiatzaren 31ra arte.

2. Kanpaina amaitu eta gero, bonuak ez dira baliozkoak izango deskontu-bitarteko gisa.

3. Kanpaina honi lotutako funts publikoak amaiera eguna baino lehenago agortzen badira, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Arloak horren berri emango du jendaurrean.

 

   bonoak@sopelabonoak.eus

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Alta emateko baldintzak

© Todos los derechos reservados - Design by IRT Marketing